lupa
esp eus eng fr

Bisita egokitua

Añanako Gatz Harana, gatzaren paisai kultural eta naturala da,  7.000 urtetik gorako historia duena eta bisitari guztien eskura dagoena.

Bisita egokituari esker, edozein elbarritasun-mota duten pertsonek bereziki diseinatutako ibilbidea egin dezakete, esperientzia osoa gozatu ahal izateko: gatzagen zaharberritzearen prozesua ezagutu, gatza zergatik eta nola ekoizten den ulertu, tokiko flora eta fauna paregabea aintzat hartu, eta Spa gaziaren atalean bere gaitasun terapeutikoez gozatu ahal izango dute.

Gainera, baditugu bi bisita egokitu ezberdinak, bata mugimendu elbarrituentzat eta bestea, ikusmen elbarrituentzat.

Ikusmen elbarrituentzat prestatu dugun bisitan, bereziki diseinatu dugun ibilbide baten bitartez bizi ahal izango du erabateko esperientzia: bisitaria barneratu ahal izango da Gatz Haranean, bere soinuez eta giroaz inguratu ahal izateko. Behin barnean, ukimenaren bitartez erabiltzeko diseinatu dugun maketari esker, bisitariak ezagutu ahal izango du inguruan daukan arkitektura bitxia eta gatzaren ekoizpen prozesua. Ezagutuko du baita ere elkar-eraginaren bitartez, ur gaziaren jatorria eta bere sistema hidrikoa.

Mugimendu elbarrituentzat prestatu dugun ibilbidea 200m inguruko luzeera dauka. Ontziraketa lantegitik hasita, bisitaria ezagutu ahal izango du Añanako Gatzaren sekretuak eta zein sukaldari internazionalek bermatzen dute munduan dauden gatz hoberenetariko bat. Gure helmuga, bista bikainak dauzkan plataforma bat, non sekulako ikuspuntua gozatu ahal izango du, munduan dagoen paisai kultural paregabe honen bitartez liruratu ahal izateko

***BEREZIKI GOMENDATZEN DUGU ESPERIENTZIA HAU GATZ DASTAKETAREKIN KONBINATZEA

URTE OSOA IREKITA

IRAUPENA:
Ordubete.

PREZIOAK:
Helduak: 5 €
Helduak behe sasioa: 5 €
Helduak goi sasioa: 6 €
12 urtera bitarteko haurrak, horiek barne, heldu batek lagunduta: 0 €

NAHITAEZKO BALDINTZAK:
Bisita baino 15 minutu lehenago egon behar da Gatz Haraneko Bisitarien Zentroan.

OHARTARAZPEN GARRANTZITSUA:
Bisita hau El Tornoko sarreran abiatzen da, herri erdian, zeharbide ondoan, eta ez Bisitarien Zentroan. Jarri gurekin harremanetan xehetasun gehiago jasotzeko eta joan-etorri deserosoak saihesteko. 

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK