lupa
esp eus eng fr

Erresilientzia

Espainiako Hizkuntzaren Erret Akademiak honela definitzen du erresilientzia: giza gaitasuna muturreko egoerei malgutasunez aurre egiteko eta berauek gainditzeko.

Gatz Haranaren kasuan ere balia daiteke berba hori. Ezaugarri natural, kultural, sozial eta ekonomikoak biltzen dituen paisaia da, bere historia osoan inpaktuak gainditzeagatik, presioak xurgatzeagatik, asaldurei aurre egiteagatik eta berriro eraldatuta eta sendotuta ere aurrera egiteagatik nabarmentzen dena.

Añanako Gatz Haraneko Paisaia Kulturala lantoki baten bilakaeraren emaitza da, belaunaldiz belaunaldi jabe eta langileen premietara egokituz joan dena, eta identitate-ezaugarriei beren horretan eusten dien gatz-egilearen “jakinduria praktikoan” oinarrituriko kultura garatu duena.

Añanako gatzagek aurrera jarraitzen dute beren jarduera garatzen, eta, hala, etengabe egokitzen eta bilakatzen den prozesu baten memoria bizia bihurtu dira, non konponbideak haraneko ondare historiko eta kulturalaren baitara biltzen diren.

Gatz “garbiagoa” ekoizteko eta bere bideragarritasuna bermatzeko hautaturiko sistema izan zen  etengabeko bilakaeren arrazoia, eta, egun ere, paisaiaren iraunkortasun koherentearen aldeko “borroka-ikerketarena” izaten jarraitzen du

Jasandako inpaktuak ez ziren soilik sozioekonomikoak izan, ingurumen-erako asaldurak ere pairatu zituen, esaterako, uholdeak, baina horietatik ikasi eta bizirautea lortu zuen. Etengabe egokitzeko eta hobetzeko gaitasun gaindiezin horrek edertasun sentimendua eragiten du, konponbideen xumetasun sinestezina dela-eta. Baina baita ingurugiroari ezin hobeto egokitzeagatik ere, forma, material eta tekniketan oinarrituriko estetika paregabearekin, ingurumen-oreka eta ekologiko paregabean. 

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK