lupa
esp eus eng fr

Gatz-ekoizpena

Gatza naturako harri jangarri bakarra da. Ezinbesteko produktua da gizakion eta animalien biziraupenerako; horrexegatik jotzen da urre zuritzat antzinatetik. Añanako Gatz Haraneko ekoizpen-lanen berri izatea gatz-egileen milurteko “jakinduria praktikoa” ezagutzea da; izan ere, denborak aurrera egin ahala, teknika desberdinak garatu dituzte gatzaren kalitatea eta kantitatea hobetzeko helburuaz.

 

Bisitan, gatzaren ekoizpenerako milaka urtean eratu den arkitektura bitxia erakutsiko dizuegu, hala nola ekoizpen-sistemen bilakaera historikoa. Baina, era berean, azaldu egingo dizuegu nola bihurtzen den 200 milioi urteko itsaso zahar bateko gatza gesal, nola banatzen den gatza milaka kristalizazio-larrainetan zehar eta zein sistema erabiltzen diren likidoa biltegiratzeko.

 

Horrez gain, eguzkiak eta haizeak gatza lantzeko artisau-prozesuan duten garrantzia ezagutuko duzu. Halaber, merkaturatzen diren gatz-motak ekoizteko baliatzen diren bitarteko eta erremintak eta nola biltzen eta ontziratzen den gatza eskuz baino ez.

 

Pasieran egingo dugu gatza ekoizteko larrain-multzoetatik, Gatz Haranaren kolaboratzaile diren aparteko sukaldari eta erakundeenetatik. Hain zuzen (Pedro Subijana, Martín Berasategui, Andoni L. Adúriz, Eneko Atxa, Joan Roca, Diego Guerrero, Dani García, Patxi Eceiza eta Basque Culinary Center).

 

Bukatzeko, gatz-dastaketa egingo dugu, zure gozamenerako bereziki diseinaturiko metodologia baten bidez zure zentzumenak proba ditzazun.

UDARAKO BEREZIKI GOMENDATUA 

 

GOI-DENBORALDIA (Ekoizpena + Gatz Spa):

Martxoaren 30etik urriaren 12ra, biak barne.

Ordutegia: 12:30 eta 17:30.

 

Prezioak:

Helduak: 9 €

Taldeak (10 lagunetik gora): 8 € laguneko

Murriztua: ikasleak, erretiratuak, langabeak eta minusbaliatuak: 7 €

12 urtera bitarteko haurrak, horiek barne, heldu batek lagunduta: 3,5 €

 

BEHE-DENBORALDIA (Ekoizpena):

Gainerako urtealdian.

Ordutegia: 12:30.

 

Prezioak:

Helduak: 8 €

Taldeak (10 lagunetik gora): 7 € laguneko

Murriztua: ikasleak, erretiratuak, langabeak eta minusbaliatuak: 6 €

12 urtera bitarteko haurrak, horiek barne, heldu batek lagunduta: 0 €

 

IRAUPENA: 

Ordu eta erdi.

 

NAHITAEZKO BALDINTZAK:

Erreserba eta ordainketa on-line egin behar dira.

Bisita baino 15 minutu lehenago egon behar da Gatz Haraneko Bisitarien Zentroan.

 

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK