lupa
esp eus eng fr

Patxi Eceiza

Zaldiaran jatetxeko chefa, Michelin izar bat duena, Añanako Gatzaren nazioarteko enbaxadore bihurtu zen 2013an.

Patxi Eceiza (Eldua, Gipuzkoa)Michelin izar bat duen Zaldiaran jatetxe gasteiztarreko chefa da.

Lapikoak munduko chef onenekinpartekatu ditu Gasteizko Goi Mailako Sukaldaritzaren Kongresuetan, 1984ansorturiko Zaldiaran jatetxeak antolatuak.

Sukaldaritza Castillo de Javier ikastetxean ikasi zuen, Nafarroan. Jasotako sari ugarien artean, besteak beste, ondokoak daude: Sukaldaritza Sari Nazionala, Gastronomiaren Euskal Akademiaren saria Euskadiko Sukaldari Onenari, Gozogintzako Espainiako txapelduna, Pil-Pil Saria sormenezko plater onenari, Urteko Sukaldaria, Gasteizko Urrezko Domina edo Euskal Turismo Saria 2003.

Eceizak sukaldaritza abangoardista jorratzen du, oinarri sendokoa. Euskal sukaldaritza tradizionalaren baitako errezetak menderatzen ditu, baina beharrezko bilakaerari uko egin gabe. Lehengaia gurtzen du, eta, zalantza barik, Añanako Gatza eransten dio.

“Dena dago aztertuta, baina oso garrantzitsua da prestaketa zein aurkezpena modernizatzea. Esaterako, arrautza soil batetik gutizia bat sor daiteke” dio sukaldariak, eta ondokoa nabarmentzen du: “Izarrik onena da bezeroa aseta ateratzea”.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK