Gatza biltzea
Añanan gatza gordetzeko erabiltzen diren eraikinak bi motatan sailka daitezke: pribatuak eta publikoak. Lehenengoei terrazo ere esaten zaie eta gatz-ekoizleen jabetza partikularrak ziren. Egitura-mota horiek larrainen azpian daude batez ere, terrazen hormen eta lurrunketa-plataformen artean dauden tarteak aprobetxatuz. Eraikuntza-teknika horri esker, neurri handi batean, errazagoa da betetze-lana, gatza larrainen gainazalean irekitako tarte txiki batzuetatik (albateak) isuri baino ez baita egin behar. Bere funtzionaltasun nagusia da ustiategitik kanpo dauden biltegi publikoetara garraiatzen den arte, gatza gordetzea. Añanan halako lau eraikin zeuden, estatuak eraiki eta kontrolatu zituena gatza geldirik egon bitartean. El Grande, El Torco, Santa Ana eta El Almacenillo del Campo zuten izena. Urte-sasoi bakoitzaren amaieran, bertan gordetzen zen ekoizpen guztia. Guztira, 110.113 anega gatz biltzeko edukiera zuten (gutxi gorabehera 5.681.830 kilogramo).
Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com
Realizada por www.lafactoriagrafica.com