Logo Valle Salado

Añanako Gatz Harana

Logo Valle Salado

English Español Français

Reserva de visitas

Kanalak

Img Canales

Gatzunaren garraioa

Ur gazia etengabe garraiatzen da, grabitate-indarraren eraginez, enborki izeneko kanal-sare baten bidez. Hasieran, haietako asko lurzoruan zulatutako zanga soilak baino ez ziren, baina denborarekin enborrekin ordezkatu ziren, eskuarki pinuen enborrekin.

Banaketa-sistema nagusia -guztira hiru kilometro luze baino gehiago dena- Santa Engraziko iturburuan hasten da, kanal bakarrean, eta ondoren, bitan banatzen da, banatzaile deritzon kutxatila batean. Ekialdeko mendi-hegaletik Susoko enborkia pasatzen da eta mendebaldeko hegaletik Kintanakoa. Lehenengotik hamabi parte gatzun garraiatzen dira eta bigarrenetik hamairu. Banatzailetik distantzia txikira, Zelemin deritzon horretan, berriz ere bitan banatzen da. Mendebaldea hornitzen duenak Kintana izena mantentzen du, eta erdialdeko gunea hornitzen duenak Erdikoa edo Pixatokia izena du.

Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com

Reserva de visitas online

Realizada por www.lafactoriagrafica.com