Larrainak
Lurruntzea
Gatzunean dagoen ura modu naturalean lurruntzean lortzen da Añanako gatza. Horretarako, baltsa edo larrain izeneko gainazal horizontal batzuetan ur gazia isurtzen da. Gainazal horiek hamabi eta hogei metro karratu artekoak dira.
Jabe berak lantzen dituen larrain multzoei granja esaten zaie. Granjak tokiko topografia konplexura egokituz doaz, nola forman hala altueran, irudi konplexuak sortuz. Horiez josia dago gatz haranaren zatirik handiena. Gatzagak XX. mendearen erdialdean jo zuen gailurra; haranean, ustiaketa-lanetan, 5.648 larrain izatera iritsi ziren.
Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com
Realizada por www.lafactoriagrafica.com