Logo Valle Salado

Añanako Gatz Harana

Logo Valle Salado

English Español Français

Reserva de visitas

Gatz-ustiaketaren gailurra eta gainbehera

Img Descripcion

XIX. mendearen hasieran, hainbat obra eginarazi zizkieten jabeei, eta horrek galbidea ekarri zion askori. Hala ere, Añanak bere lehiakideei aurrea hartu zien, ekoizpenak nabarmen egin baitzuen gora eta purutasun handiko gatz zuria lortu baitzen. Izan ere, gatz-ekoizleen komunitateak 1851ko Londreseko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zuen bere produktua, eta ohorezko aipamena eta brontzezko domina irabazi zituen.

Estatuak monpolioari amaiera eman zionean, gatz-ekoizleek ustiaketaren kontrol osoa berreskuratu zuten. Denboraldi batean negozioa ondo joan zen, inbertsio handia egin baitzen, martxan gatza egiteko 5.000 larrain izateraino; hor jo zuen gailurra ustiaketak. Alabaina, ezerk ezin izan zuen ekidin XX. mendean gertatu zen gainbehera bortitza. Jardueraren gainbehera hainbat faktoreren eraginez etorri zen, besteak beste, kostaldeko gatzagen produkzioan hobekuntzak egin zituzten, gatz-harrien meategietan metodo industrialak erabiltzen hasi ziren, eta trenbide-linea berriak egin ziren, garraioa, eta ondorioz, gatzaren azken prezioa merketuz. Gauzak hala, merkeagoa zen Añanan Torreviejako gatza kontsumitzea, bertako gatzagetan ekoiztea baino.

Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com

Reserva de visitas online

Realizada por www.lafactoriagrafica.com