Logo Valle Salado

Añanako Gatz Harana

Logo Valle Salado

English Español Français

Reserva de visitas

Jatorria

Img Origen

Añanako gatz haranera lehenbiziko aldiz etortzen den edonork, ezer baino lehen, zera galdetzen dio bere buruari: zergatik sortzen da gatza hemen, eta ez beste leku batzuetan? Erantzuna ez da erraza, eta beharrezkoa da, lehenik eta behin, Diapiro izenez ezagutzen den fenomeno geologikoa azaltzea. Labur esanda, egungo gatzaga, duela 200 milioi urte baino gehiago, ozeano handi bat zen, eta lehortu zenean, hainbat kilometrotako lodierako gatz-geruza utzi zuen. Denboraren joanean, geruza berriak geruza hura estaliz joan ziren, harik eta erabat estali arte. Geruzen arteko dentsitate desberdintasuna dela eta (ura eta olioa nahasten ditugunean gertatzen den antzera), gure lurraldeko gune oso zehatzetan, gatza lurrazalera igo zen. Eta leku horietan topa ditzakegu barrualdeko gatzagak.

Baina nola ustia daitezke zain horiek? Erantzuna sinplea da: modu bat da meatze-teknikak erabiltzea, eta beste bat gatz-geruza solidoen gainetik ur-korronte geza igarotzean sortzen diren ur gaziko iturburuak (gatzuna) aprobetxatzea.

Añanako gatzaga bigarren mota horretakoa da, eta hainbat iturburu izateko zortea du, zeinek, ia asetasun-puntuko kontzentrazioa duen 260.000 litro inguru gatzun ematen baitute egunean.

Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com

Reserva de visitas online

Realizada por www.lafactoriagrafica.com