Plan Zuzentzaileak etorkizunerako egindako proposamenak
Harana biziberritzeko proposatu den jarduera nagusietako bat kalitate handiko gatza ekoiztea da. Sukaldari onenen iritziari jarraituz (haiek dira eta adituenak, gaur egun, gatz tradizionalaren ezaugarriak balioesteko), herritarrek gure gatzaren kalitate gastronomikoa balora dezatela lor daiteke, merkatuan dagokion lekua emanez.
Esan dugun moduan, Plan Zuzentzaileak planteatutako biziberritzeak baditu beste elementu eta jarduera batzuk. Horiei esker, Añana aintzat hartzeko tokia izango da, eta aldi berean, gatz-fabrika zaharberritzeko lanak finantzatzeko ere balioko du.
Lehenik eta behin, eta gatz haraneko baldintza akustikoak eta paisaia aprobetxatuz, agertoki eta harmaila gisa gatzagak berak erabiliko dituzten hainbat ikuskizun egingo dira.
Ikerlan arkeologikoaren emaitzak kontuan hartuz, haranaren zati bat irizpide historikoei jarraiki zaharberrituko da. Modu horretan, gatz haranean dokumentatutako garapen historiko-konstruktiboa erakutsi ahal izango da. Horrez gain, gune horietan, Erdi Aroan, Aro Modernoan edo Aro Garaikidean ekoizten ziren gatzen antzeko ezaugarriak dituzten gatz-mota desberdinak ekoitzi ahal izango dira.
Larrain-kopuru handi bat paisaia-irizpideei jarraituz zaharberrituko da. Errekarriz egindako kapa bat izango dute kanpotik, eta kapa hori zuzenean jarriko da egurrezko oholtzaren gainean, halako modez, non egurrezko armazoien gainkarga sahiestuko baita eta gatzuna isurtzea erraztuko baitu. Hartara, mantentze-lan gutxiago egin beharko dira eta bizitza baliagarria luzatuko zaie.
Gure lurraldeko ondare-multzo garrantzitsuenetako hau biziberritzeko proiektuak interes handia eragin du herritarrengan, eta horren ondorioz, zaharberritze-lanak etengabeko erakusketa bat bailiran planteatu behar ditugu. Hori dela eta, helburu nagusietako bat da berreskuratze-lanak, azterlanak eta zaharberritutako guneetako gatz-ekoizpena, bisita turistikoekin bateragarri egitea. Horrela, lortutako jakintzak adituek berek erakustea lortzen da, eta halaber, esku-hartzearen garapena urratsez urrats jarraitzea eta ezagutuz joatea.
Arrakasta handia izan duen beste jarduera bat paseo terapeutikoa izan da, pedilubio izenez ezagutzen dena. Hein batean, herriko jendeak eskatuta eraiki zen, eta bisitariek ere goza dezakete hartaz. Horrekin lortu nahi dugu gatz-ekoizleek ahantz ditzatela gatzagen alderdi negatiboak eta berreskura ditzatela ur gazitan neurriz ibiltzeak gizakiarentzat dituen propietate terapeutikoak.
Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com
Realizada por www.lafactoriagrafica.com