Logo Valle Salado

Añanako Gatz Harana

Logo Valle Salado

English Español Français

Reserva de visitas

Plan Zuzentzailea

Img Plan Director

1960an, gatza egiteko 5.648 larrain zeuden gatz haranean, 1984an, kopurua 2.338ra murriztu zen, eta 2000. urtean, 42k baino ez ziharduten lanean. Degradazio-erritmo bizi horretan, 40 urteren buruan, plataformen %93,3 desagertu ziren. Ondorioz, Arabako Foru-Aldundiak gatzaga eta ingurunea berreskuratzeko proiektua sustatzea erabaki zuen. Horretarako, Plan Zuzentzaile bat jarri zen abian. Plan horren helburu nagusia zen haranaren hondamena eragiten zuten arazoak diagnostikatzea eta azken berrogei urteetan jasan zuen ahanzturari buelta emateko modurik egokienak zehaztea: gatzaga babestea, mantentzea, zaintzea, erakustea eta, hura erabiliz, etorkizuneko belaunaldientzako bizirik manten zedila bermatzea.

Plan Zuzentzailerako egindako lanen filosofia ongien islatzen duen esaldia, honako hau dela uste dugu: “Ezagutu zaharberritzeko, zaharberritu bizirik irauteko”. Kontuan izan behar da gatz haranak gaur egun duen itxura, bai ikuspuntu politiko eta ekonomikotik, bai sozialetik, eboluzio-prozesu konplexu baten emaitza dela; prozesua historiaurreko gizakiak iturburuetako gatzuna gatza egiteko erabiltzen hasteaz batera hasi zen, eta ekoizteari utzi zitzaionean eta gatzagen jarduera bertan behera utzi zenean amaitu zen. Añana berreskuratu ahal izateko ezinbestekoa da prozesu hori ulertzea, horrela berreskuratuko baitugu ahanzturatik milaka urtetan zehar gatz-ekoizleek garatu izan duten jakintza enpirikoa, eta horrela sahiestuko baitugu, halaber, etorkizunean egingo ditugun lanetan, haiek egin zituzten akatsak errepikatzea. Ondorioz, Plan Zuzentzailearen prozedura metodologikoak, elkarri lotutako hiru zutabe ditu oinarri: “dokumentatzea”, “aztertzea” eta “proposatzea”.

Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com

Reserva de visitas online

Realizada por www.lafactoriagrafica.com