Añanako SPA Gazia
Gatz Harana Fundazioak abian jarri duen ekimen bat da Añanako Spa Gazia. Fundazioak abiarazitako beste hainbat ekimenek bezala, aurki daitekeen Paisaia Kultural bakanenetako bat modu integralean berreskuratzea du helburu ekimen honek. Hura eraikiz, Gatz Haranari estalperik gabeko Spa Gazi paregabe bat ematea lortu da, zeinak bisita gidatuen programari, alderdi ludikoak eta terapeutikoak uztartzen dituen gune bat sortzearekin bat, balio erantsia ematen baitio, bizipenak aberastuz.
Spa-ren instalazioak pedilubio batez eta manilubio batez osatuak daude. Han, oinak eta eskuak sar ditzakete bisitariek, horretarako bereziki diseinaturiko tokietan, modu horretan gogora ekarriz lurrunketa-plataformetan gatza ekoizten zutenean gatz-ekoizleek hartzen zituzten antzinako bainuak.
Spa Gazia egitasmoa garai bateko gatz-ekoizleek hala eskatuta hasi zen hezurmamitzen. Ekoizleek, izandako esperientziagatik, gogoan zuten zer onura dituen osasunarentzat haraneko iturburuetatik datozen ur hipergaziekin kontaktu kontrolatua izateak. Ikerlan zientifikoek haren propietate terapeutikoak frogatu dituzte. Besteak beste, honako hauek hobetzen ditu: odol-zirkulazioa, larruazalaren bermineralizazioa, ehunen elastikotasuna; eta horrez gain, artrosia garatzeko aukerak murrizten ditu. Halaber, bereziki aholkatzen da artikulazioen hanturazko gaixotasunak, tendinitisa, eta ekzema- eta alergia-arazoak sendatzeko, baita ebakuntza osteko eta haustura osteko osatze-prozesuak laguntzeko ere.
Bestalde, ur gaziarekiko kontaktu zuzenak dakartzan onurak jasotzeaz gain, haren abantailei etekin handiagoa atera ahalko die bisitariak, adituek garatutako ariketa terapeutikoei buruzko eskuliburu bateko jarraibideak jarraituz. Deskribatutako jarduera horietan, eskuak eta oinak iturburuetako ur hipergazietan sartzen dira. Jarduerok mugikortasuna eta indarra handitzeko bereziki diseinatuak daude.
Eskuliburu horiek Spa Gaziaren instalazioetan bertan banatuko dira; argazki argitzailez ilustratuak daude, eta egin beharreko ariketak eta, halaber, haien jarraibideak eta ondorioak azaltzen dituzte.
2011ko egutegia:
Apirilaren 1etik urriaren 12ra (apirileko, maiatzeko eta urriko lanegunetan, bisita gidatuekin batera bakarrik)
2011ko ordutegia:
10:30etik 14:30era eta 17:30etik 20:30era
Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com
Realizada por www.lafactoriagrafica.com