Kanalak berreskuratzea
Gatz haranean zaharberritu zen lehenengo gauza egurrezko kanal-sarea izan zen. Garrantzi handia du horrek, izan ere azpiegitura produktiboek, egoera onean kontserbatzeko, gatzunez bustita egon behar dute, etengabe.
Eroanbide-sarea zaharberritzeko, erabil zitekeen material guztia berriz erabili da. Material hori nahikoa ez zenez, kanal-zati berriak eraikitzeko, ustiategian bertan hustutako enborrak erabili behar izan dira, horretarako berariaz garatutako aparatu mekaniko batekin. Gorakako sendogarriak egiteko egurrezko zutikoak erabili dira eta kanalen arteko lotuneak buztinez iragazgaiztu dira.
Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com
Realizada por www.lafactoriagrafica.com