Larrainak zaharberritzea
Lurrunketa-plataformetan egindako lanetan, lehenik eta behin, haraneko patologia askoren kausa ezabatu nahi izan da, zementua, alegia. Ondoren, modu tradizionalean egiten ziren bezala berreraiki dira, egurrezko oholtzaren gainean buztinezko geruza bat jarriz, larrainak iragazgaizteko, eta horren gainean, errekarriak. Zaharberritutako larrainak eta putzuak iragazgaizteko erabilitako buztina edo “kreta” haranetik gertu dagoen harrobi batetik atera da, lanak egiteko berariaz zabaldu dena.
Zaharberritze-lanak egin bitartean, oraindik erabil zitekeen eraikuntza-material guztia birziklatu da, oso hondatuak zeuden elementuak baino ez dira ordezkatu. Egurra behar izan denean, pinu gorria erabili da, ikerlanek erakutsi baitute haraneko egitura gehienak egur-espezie hori erabiliz egindakoak direla. Egurrezko elementu ligneoak elkarlotzeko egurrezko iltzeak erabili dira, gatzaren efektu korrosiboa dela eta ezin baita metalik erabili.
Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com
Realizada por www.lafactoriagrafica.com