Logo Valle Salado

Añanako Gatz Harana

Logo Valle Salado

English Español Français

Reserva de visitas

Img Reserva



Informazio orokorra Telefonoa: 945 351 111 | reservas@vallesalado.com

Goi-denboraldia:

  - Apirilaren 1etik urriaren 12ra.
  - 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Behe-denboraldia:

  - Urtarrilaren 2tik martxoaren 31ra eta urriaren 13tik abenduaren 24ra.
  - Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era. Asteburuetan eta jaiegunetan 10:00etatik 16:00etara.




Aukeratu zure ibilbide:

Bisita Orokorra Gatz Haranean barrena


EAñanako Gatz Harana 5.000 lurrunketa-plataformez baino gehiagoz osatutako gatz-ustiaketa bat da. Lurrunketa-plataformak, Erromatar inperioaren garaitik, artisau eran, harriz, buztinez eta zurez eginez joan diren terrazetan daude.

Bisita gidatuan zehar, zaharberritze-prozesua ezagutzeko aukera izango duzu, toki honetan gatza zergatik dagoen ulertuko duzu eta gatz-ingurune honetan sortzen den fauna eta flora bereziaz gozatuko duzu.

Baina, horretaz gainera, hemengo bidexketatik paseatzeko esperientziaz ere gozatu ahalko duzu, eta, halaber, iturburuetako ur gazia banatzeko guztira dauden 120.000 m2 baino gehiagoko zurezko ehunka kanalen ibilbidea jarraitu ahalko duzu.

Denboraldi honetan, bisita gidatuak, estali gabeko gure Spa Gazia erabiltzea ere barne hartzen du. Spa Gaziaren instalazioetan, iturburuetako ur hipergazietan sartu ahal izango dituzu oinak eta eskuak, osasunari dakarzkion onurez gozatzeko.

Erreserba egiteko, hautatu eguna eta jarraitu urratsak, mesedez. Telefonoz ere egin dezakezu, 945 351 111 telefono-zenbakira deituz; edota emailez, reservas@vallesalado.com helbidera idatziz.


   
 
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Goi sasoia
10:00 - 11:00 - 12:00 - 13:00 - 17:00 - 18:00 - 19:00

Behe sasoia. Asteburu eta jai egunak
10:00 - 11:00 - 12:00 - 13:00 - 14:00 - 15:00

Behe sasoia. Ordutegi murriztua
10:00 - 11:00 - 12:00

DENBORALDIA ETA ORDUTEGIA:

*Apirilaren 1etik urriaren 12ra

*Urtarrilaren 2tik martxoaren 31ra eta urriaren 13tik abenduaren 24ra.

IRAUPENA: 1 h

PREZIOA:

* Helduek: 4 €
* Taldeek (10 pertsonatik gora): 3 € pertsona bakoitzak
* Ikasleek, jubilatuek eta ezinduek: 2 €
* 12 urtera arteko haurrek (heldu batek lagunduta): 0 €
* Ikasle taldeek (25 pertsona gehienez talde bakoitzeko): 20 €

Acceder al inicio de la página

Bisitatu zaharberritze-lanak eta iturburuak


Gatz Haranaren bihotza, dudarik gabe, hegoaldeko muturrean dago. Alde hartan sortzen da, modu naturalean, gatzagei bizitza ematen dien odola; eta han dute sorburua, halaber, ustiategi osoan barrena likido preziatua banatzen duten arteriak, zurezko kanalak, alegia.

Bisita hau eginez bakarrik ikusiko duzu nola irteten diren lurpetik gatzuna eta burbuilak, Santa Engraziko iturburuan, eta zer sistema erabili izan dituzten duela milaka urtetatik gatz-ekoizleek likido preziatua ustiategi osoan barrena banatzeko.

Baina, horretaz gainera, URA-Uraren Euskal Agentziak finantzatutako zaharberritze-lanak ikusteko aukera ere izango duzu. Kontuan izan behar da halako ezaugarriak dituen gune bat zaharberritzeak eraikitzeko modu desberdin batean murgiltzea dakarrela, konplexutasun nagusia ez baitago arkitekturan, guneak duen artisau-izaeran baizik.

Hori dela eta, bisitaldian ikusiko duzu nola zaharberritzen den antzinatik erabili izan diren material berdinak erabiliz (harria, zura eta buztina), eta, orobat, zer aurrerakuntza erabiltzen ari diren zaharberritzea jasangarria izan dadin eta, era berean, XXI. mendeko beharrei erantzun diezaion.


DENBORALDIA: Urte osoan irekia

ORDUTEGIA: Igandeetan goizeko 10:00etan. Aldez aurretik eskatuta ere egin daiteke.

IRAUPENA: 1 h 30 min

PREZIOA:
* Helduek: 5 €
* Taldeek (10 pertsonatik gora): 4 € pertsona bakoitzak
* Ikasleek, jubilatuek eta ezinduek: 3 €
* 12 urtera arteko haurrek (heldu batek lagunduta): 0 €
* Ikasle taldeek (25 pertsona gehienez talde bakoitzeko): 35 €

ERRESERBAREN EZAUGARRIAK: Bisita egiteko gutxieneko pertsona kopurua: 5


Talde edo egun berezietarako erreserba bereziak egiteko, bete ezazu honako formulario hau edo deitu 945 351 111 telefonora.

Nombre y Apellido


Fecha de Visita


Teléfono y E-mail


Consulta


Acceder al inicio de la página

Bisitatu gatz-ekoizpena


lGatza harri jangarri bakarra da, eta, duen balioa dela eta, antzinako urre zuria dela esan ohi da. Añanako Gatz Haraneko ekoizpen-lanetan bete-betean sartuz, gatz-ekoizleen milaka urteko lanbidea ezagutuko duzu, zeinak goi mailako produktuak lortzerainoko bilakaera izan baitu.

Bisitaldian, gatza ekoizteko sortzen den aparteko arkitektura eta produkzio-sistemen bilakaera historikoa erakutsiko ditugu. Baina beste hainbat gauza ere erakutsiko dizkizuegu: duela 200 milioi urteko itsaso bateko gatza gatzun nola bihurtzen den, gatzun hori milaka kristalizazio-larrainetan nola banatzen den eta likidoa biltzeko zer sistema erabiltzen diren.

Horretaz gainera, gatza ekoizteko artisau-prozesuan eguzkiak eta haizeak duten garrantzia ikusiko duzu. Komertzializatzen diren hiru gatz motak (gatz minerala, gatz-lorea eta gatz-lantza) ekoizteko erabiltzen diren bitartekoak eta lanabesak, eta gatza eskuz nola biltzen eta ontziratzen den ere erakutsiko dizuegu.

Amaitzeko, Gatz Haranarekin kolaboratzen duten sukaldari handien (Pedro Subijana, Martín Berasategui, Luis Andoni Adúriz eta Eneko Atxa) gatz-granjak non dauden erakutsiko dizuegu, eta ekoizten ditugun gatz motak dastatuko ditugu.


DENBORALDIA ETA ORDUTEGIA:
* Apirilaren 1etik urriaren 12ra: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
* Urtarrilaren 2tik martxoaren 31ra eta urriaren 13tik abenduaren 24ra: astegunetan 10:00etatik 12:00etara, asteburuetan eta jaiegunetan 10:00etatik 15:00etara

IRAUPENA: 1 h 30 min

PREZIOA:
* Helduek: 5 €
* Taldeek (10 pertsonatik gora): 4 € pertsona bakoitzak
* Ikasleek, jubilatuek eta ezinduek: 3 €
* 12 urtera arteko haurrek (heldu batek lagunduta): 0 €
* Ikastetxeetako taldeek: 35 € (25 pertsona gehienez talde bakoitzeko)

ERRESERBAREN EZAUGARRIAK:
* Bisita egiteko gutxieneko pertsona kopurua: 5
* Oinetako egokiak ekarri behar dira gatzagan sartu ahal izateko
* Sarrerarekin % 10eko beherapena izango duzu Añanako gatzak erostean. Beherapen ez metagarriak, ez elkarren artean ez beste eskaintza batzuekin. Bisita egunerako bakarrik balio du.


Talde edo egun berezietarako erreserba bereziak egiteko, bete ezazu honako formulario hau edo deitu 945 351 111 telefonora.

Nombre y Apellido


Fecha de Visita


Teléfono y E-mail


Consulta


Acceder al inicio de la página

Tailer ludikoa. Izan zaitez gatz-ekoizle egun batez


Gatz-ekoizpena berreskuratu izanak aukera paregabea eskaintzen du Añanako Gatz Haranaz modu ludikoan gozatzeko.

Gatzagen barnealdean, horretarako bereziki prestatutako gune batean, gidari batek, modu didaktikoan, gatza ekoizteko urratsak azalduko dizkigu: betetzea, eragitea, jasotzea, biltegiratzea…, baita urre zuri hau ekoizteko historian zehar erabili izan diren metodoak ere.

Horretarako, bisitariek iturburuetako ur hipergazietan sartuko dituzte oinak, gatza ekoizteko erabiltzen diren lanabesak erabiliko dituzte eta eurek ekoitzitako gatzaren lagin bat eramango dute etxera.

Jarduera hau ikastetxeetako taldeei eta elkarrekin ondo pasatu nahi duten familiei zuzendua dago; izan ere, amaitzeko eta Harana agurtzeko, estalperik gabeko SPA gazian bukatuko baita tailer ludikoa. SPA gazian, gatzunarekiko kontaktu kontrolatuak giza gorputzean eragiten dituen onurez gozatzeko aukera izango dute.


DENBORALDIA: Maiatzaren 15etik urriaren 12ra

ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

IRAUPENA: 1 h

PREZIOA:
* Helduek: 4 €
* Taldeek (10 pertsonatik gora): 3 € pertsona bakoitzak
* Ikasleek, jubilatuek eta ezinduek: 2 €
* Haurrek: 2 €
* Ikasle taldeek (25 pertsona gehienez talde bakoitzeko): 35 €

ERRESERBAREN EZAUGARRIAK:
* Hitzordua aurrez egin behar da
* Bisita egiteko gutxieneko pertsona kopurua: 5
* Estalperik gabeko jarduera denez, kondizio meteorologikoei lotua dago.


Talde edo egun berezietarako erreserba bereziak egiteko, bete ezazu honako formulario hau edo deitu 945 351 111 telefonora.

Nombre y Apellido


Fecha de Visita


Teléfono y E-mail


Consulta


Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com

Reserva de visitas online