Logo Valle Salado

Añanako Gatz Harana

Logo Valle Salado

English Español Français

Reserva de visitas

Gatzaren balioa

Img El Valor de la Sal

Gatz haraneko zati handi bat oraindik ere hondatua dagoen arren, Plan Zuzentzailea gauzatu bitartean egin ziren azterlanek erakutsi dute berreskuratzeko eta biziberritzeko garaiz ibil gaitezkeela. Hori frogatzeko Europako beste ustiategi batzuetan egindakoari begiratu besterik ez dago: Danimarkako Læsø Sydesalt, Frantziako île de Ré, île de Noirmoutier eta Guerande, edota Ingalaterrako Essex konterrian dagoen Maldon har ditzakegu adibidetzat, zeinek erreakzionatu eta politika ekonomikoak aldatu baitituzte, beren gatzak duen balioan sinesten hasi direlarik. Oro har, merkatu potentzial bat badela ulertzea izan da arrakasta horren oinarria; izan ere, gatzaga-mota horretako gatza baloratzen duen jendea baitago, funtsezko bi faktore direla medio: ekoizteko modua eta azken produktuaren kalitatea.

Fabrika tradizionalek eta industrialek gatza ekoizteko modu desberdina dute, halabeharrez, nola kristalizazio-prozesuan, hala larrainen akaberarako erabiltzen dituzten materialetan. Artisau-lanak hainbat abantaila ditu; alde batetik, bilketa-metodo hobea du, adierazle nagusia gatz-lorea delarik; bestetik, gatza ez da fintzen, eta ondorioz, kimikari dagokionez, osasungarriagoa da, naturak emandako elementu guztiak kontserbatzen baititu.

Sukaldari onenen iritziari jarraituz (haiek dira eta adituenak, gaur egun, gatz tradizionalaren ezaugarriak balioesteko), eta balio hori zabalduz, herritarrek gure gatzaren kalitate gastronomikoa estima dezatela lor daiteke, merkatuan dagokion lekua emanez. Prozesu horri esker, Europako zenbait gatzagek -eta, etorkizun hurbilean, Añanak ere bai, zergatik ez- milaka urteko jarduera horretatik duintasunez bizitzea lortu dute, aukera berriak irekiz bai ustiategi tradizionalei, bai bertan lan egiten duten gatz-ekoizleei.

Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 11 11 - info@vallesalado.com

Reserva de visitas online

Realizada por www.lafactoriagrafica.com