lupa
esp eus eng
twitter facebook youtube tripadvisor
Hasiera // Legezko oharra

Legezko oharra

www.vallesalado.com. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

1. XEDEA

“Baldintza Orokor” hauek Fundación Valle Salado de Añana-Añanako Gatz Harana Fundazioaren (aurrerantzean GHF) webgunea osatzen duten orrien erabilera (sartze hutsa barne) arautzen dute. Webgunearen domeinu-izena www.vallesalado.com da (aurrerantzean “Vallesalado.com”), eta web-orri horietan erabiltzaileen eskura jarritako eduki eta zerbitzuen erabilera ere arautzen dute baldintzok. Vallesalado.com osorik da GHFren jabetzakoa. Vallesalado.com-en sartzen den pertsona orok (aurrerantzean “Erabiltzailea”) onartzen du webgune honetan sartzen den une bakoitzean indarrean diren Baldintza Orokorren mende dagoela.


GHFren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia  G-01458454 da eta Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan F-245 zenbakiarekin dago erregistratuta. Harremanetan jartzeko datuak ondokoak dira:


Egoitza: Miguel Díaz de Tuesta plaza, 1, 01426 Gesaltza-Añana (Araba);

Posta elektronikoa: info@vallesalado.com

Telefono-zenbakia. 945351413

Fax-zenbakia: 945351426


GHFk Vallesalado.com-en Erabiltzailearen eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuak (aurrerantzean “Edukiak” eta “Zerbitzuak”, hurrenez hurren), era berean, baldintza bereziek arautu ahal izango dituzte (Erabiltzaileak betetzen eta balioztatzen dituen formularioen bidez adostutakoek, kasu), eta, gatazkaren bat izanez gero, Baldintza Orokorrei nagusituko zaizkie (aurrerantzean “Baldintza Bereziak”). Erabiltzailea, era berean, dagokion Eduki edo Zerbitzua baliatzen duen bakoitzean, dagozkion Baldintza Berezi aplikagarrien mende egongo da. 


Horrenbestez, Erabiltzaileak arretaz irakurri behar ditu Baldintza Orokorrak Vallesalado.com erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, hala nola, badagokio, dagozkion Baldintza Bereziak unean uneko Eduki edo Zerbitzua erabiliko badu.


Edonola ere, GHFk beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aurretiko jakinarazpenik egin behar izan gabe, Vallesalado.com-en aurkezpena eta konfigurazioa, hala nola Baldintza Orokor hauek edo dagozkion Baldintza Bereziak aldatzeko eskubidea.


Vallesalado.com webguneari dagokionez Erabiltzaile bakoitzari aplikagarriak zaizkion Baldintza Orokorretatik eta Baldintza Berezietatik eratorritako baldintza-sortari “Kontratuzko Harremana” deituko zaio. 



2. WEBGUNEAREN ERABILERA VALLESALADO.COM


2.1Erabilera


Baldintza Berezietan bestelakorik adierazi ezean, Vallesalado.com webgunearen erabilera doakoa izango da, Erabiltzaileak sarbidea izan dezan dagokion telekomunikazio-sarearen bidezko konexioaren kostua alde batera utzita.


Erabiltzaileak badaki eta borondatez eta esanbidez onartzen du Vallesalado.com webgunearen erabilera, edonola ere, beraren eta ez besteren erantzukizunpean egikaritzen dela.


Vallesalado.com-en erabileran, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du GHFren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte litzakeen jokabiderik ez gauzatzeko, edo Vallesalado.com webgunea hondatu, baliogabetu edo gainkarga lezakeena, edo, edozein modutan, Vallesalado.com-en erabilera normala eragotz lezakeena.


GHFk birusik dagoen antzemateko arrazoizko segurtasun-neurri egokiak hartzen ditu. Halere, Erabiltzailea jakitun izan behar da Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla erabat fidagarriak eta, ondorioz, GHFk ezin duela bermatu birusik  edo Erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarean eta hardwarean) edo berauetan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan nahasteak sor ditzakeen bestelako elementurik ez izatea.



2.2 CREATIVE COMMONS LIZENTZIAPEKO edukiak erabiltzeko baldintzak


GHFk argitaraturiko edukiak, GHFk esanbidez bazterturik jasotakoak edo GHF barik beste egile bat espresuki agertzen dutenak salbu, CCPL (Creative Commons Lizentzia) lizentziapean daude, eta dohainik baimentzen dira erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak, ondoko baldintzen arabera:


Aitorpena: obraren kredituak aipatu edukia jatorrian argitaratu zen orrialde indibidualerako zuzeneko esteka baten bidez aitortu behar ditu, eta aldaketarik egin den adierazi. Inprimaturiko bitarteko bat izanez gero, nahikoa da haren “URL” orokorra aipatzea. Aitorpen horretan, ez da inola ere iradokituko GHFk babestu egiten duela obrari ematen dion erabilera. 



2.3Jabetza industrialaren eta intelektualaren neskubideak


GHFk utzitako edukiak zein webgunearen bidez sarera eramandakoak jabetza intelektualari buruzko legeriak babestuta daude.


Debekatuta dago edozein modutan erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea, eskura jartzea eta, oro har, publikoki ustiatzeko beste edozein ekintza, Web-orriei zein horien edukiei eta informazioari dagokienez, GHFren esanbidezko eta aurretiko baimen idatzia gabe, aurreko atalean ezarritako kasuan egon ezean (Creative Commons lizentziapeko edukiak erabiltzeko baldintzak).


Horrenbestez, webguneetan erakusgai dauden eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak edo erabilera komertzial eta industriala eduki dezakeen beste edozein GHFren edo webguneetarako sarbidea behar bezala baimendu duten jabeen jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen mende daude, aurreko atalean ezarritako kasuan egon ezean (Creative Commons lizentziapeko edukiak erabiltzeko baldintzak).


Debekatuta dago zerbitzu edo edukien Erabiltzaileek Web-orrietako edukien, irudien, formen, aurkibideen eta gainerako adierazpen formalen ustiapen edo erabilera komertziala, zuzenean edo zeharka, osorik edo partzialki, egiteko edozein ekintza, GHFk aurretik eta idatziz baimendu ezean, aurreko atalean ezarritako kasuan egon ezean (Creative Commons lizentziapeko edukiak erabiltzeko baldintzak).


GHFk eskubidea dauka Web-orrietarako eta horietan eskainitako produktu edota zerbitzuetarako sarbidea mugatzeko, baita Erabiltzaileek posta elektronikoz helarazitako iritzi, ohar, irudi edo iruzkinen ondoriozko argitalpena ere.


GHFk, zentzu horretan, egoki iritziz gero, Erabiltzaileen erantzukizuna alde batera utzi gabe, beharrezko iragazkiak ezarri ahal izango ditu beraren Webgunearen bidez ez daitezen sarera eraman arrazista, xenofobo, diskriminatzaile, pornografiko edo iraintzailetzat jotzen diren eduki edo iritziak, edo, edozein modutan, indarkeria edo nabarmen legez kanpokoak edo kaltegarriak diren edukien barreiatzea sustatzen dutenak.


GHFren Webgunera posta elektronikoz iradokizunak, oharrak, iritziak edo iruzkinak bidaltzen dituzten Erabiltzaileek, modu ziur eta nahastezinean kontrakoa adierazi ezean, zerbitzu edo edukien izaeragatik posible denean, baimena ematen diote GHFri haiek erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, transmititzeko, birtransmititzeko, edozein formatutan emateko, euskarri fisiko edo logikoetan  biltegiratzeko (adibidez, disketeetan edo ordenagailuen disko gogorretan), digitalizatzeko, GHFren datu-baseetatik eskuragarri jartzeko, itzultzeko, egokitzeko, konpontzeko edo beste edozein eraldaketa egiteko, legeak aurreikusitako egile-eskubidearen babeserako denbora-tarte osoan.


Era berean, baimen hori doakoa da, eta ohar, iritzi edo iruzkin horiek posta elektronikoz bidaltze hutsagatik Erabiltzaileek uko egiten diote GHFren aldetik edozein ordainketa jasotzeari.


GHFk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain beraren webguneetatik zuzenean edo banner, esteka, hiperesteka, framing edo antzeko loturen bidez sar daitezkeen hirugarrenen edukiak, zerbitzuak, produktuak eta abarrak direla-eta.


Irudiak, argazkiak, iruzkinak eta abarrak bidaltzen dituen Erabiltzaileak bermatu egiten du bera dela titularra eta badituela beharrezko baimenak (bereziki hirugarrenen datu edo irudiak barne hartuz gero, eta are berezikiago adin txikikoak izanez gero).


GHFk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain erabiltzaileek adierazitako ideiak direla-eta, eta beretzat gordetzen du baldintza hauek betetzen ez dituzten iruzkinak eteteko edo ezabatzeko eskubidea.



2.4Hiperestekak eta Webgune Estekatuak

2.4.1Hiperestekak


Edozein erabiltzailek eta, oro har, edozein pertsona fisiko edo juridikok ezar dezake hiperesteka edo estekatzeko edozein gailu tekniko (esaterako, estekak edo botoiak) beraren webgunetik Vallesalado.com webgunera (aurrerantzean “Hiperesteka”).


Hiperestekak jartzeak ez dakar inola ere GHFren eta Hiperesteka eransten dion webgune edo web-orriaren jabearen artean harremanik egotea, ezta GHFk haren eduki edo zerbitzuak onartzea edo baimentzea ere.


Edonola ere, GHFk beretzat gordetzen du Vallesalado.com webgunerako edozein hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo baliogabetzeko eskubidea, bereziki hiperesteka erantsitako webgunearen jarduera edo edukiak zilegitasun gabeak izanez gero.



2.4.2Webgune Estekatuak 


Vallesalado.com-ek Erabiltzailearen eskura jartzen ditu, Interneten dauden informazio, eduki eta zerbitzuak bilatzeko edo berauetan sartzeko baino ez, hiperestekak edo estekatzeko gailu teknikoak (esaterako, estekak edo botoiak), Erabiltzaileari ahalbidetzen diotenak hirugarrenen edo berauek kudeaturiko Interneteko webgune edo atarietan sartzea (aurrerantzean “Webgune Estekatuak”).


GHFk ez ditu bere kabuz edo hirugarrenen bidez eskaintzen eta komertzializatzen Webgune Estekatuetan eskura dauden informazio, eduki eta zerbitzuak, eta ez ditu onartzen, ikuskatzen edo kontrolatzen, inola ere, haietan ageri diren eduki eta zerbitzuak eta edozein motatako edozein material; ondorioz, Erabiltzaileak bere gain hartzen du haien bidezko nabigazioaren gaineko erantzukizun osoa.



3.BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA


Baldintza Orokor hauetan edo Baldintza Berezietan espresuki aurreikusitako kasuetan salbu, GHFk ez du bere gain hartzen Vallesalado.com webgunean edo beraren bidez sar daitekeen beste eduki batzuetan jasotako edo eskura jarritako Edukiek eta Zerbitzuek izan lezaketen zehaztasun, zorroztasun edo gaurkotasun ezaren, hala nola akatsen edo adierazi gabeen ondoriozko edozein motatako kalteen gaineko erantzukizuna, ez eta haien edukiak eta informazioak egiaztatzeko eta zaintzeko inolako betebehar edo konpromisorik ere. 


Era berean, GHFk ez ditu bermatzen Vallesalado.com-en funtzionamenduaren eskuragarritasuna, jarraitutasuna eta hutsezintasuna, eta, ondorioz, baztertu egiten du, indarrean den legeriak baimendutako neurririk handienean, Vallesalado.com webgunearen eta bertan gaituriko Zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraitutasun ezak eragin litzakeen edozein motatako kalteen gaineko erantzukizuna, hala nola webguneetarako edo, badagokio, aipatu Zerbitzuak ematen direnetarako sarbidean izan litezkeen akatsek eragin litzaketen gainekoa.


Bereziki, GHFk baztertu egiten du hirugarrenek Vallesalado.com-en bidez emandako zerbitzuen ondorioz sor litezkeen edozein motatako kalteen gaineko erantzukizuna, hala nola hirugarrenek zerbitzu-eskaerak kudeatzeko gaitzen dituzten bitartekoek eragindakoen gainekoa, eta, zehazki, adierazteko eta ez mugatzeko: lehia desleialeko eta zilegitasunik gabeko publizitatezko ekintzek eragindakoen gainekoa, hirugarrenek zerbitzuak Vallesalado.com-en bidez ematearen ondorioz, hala nola hirugarrenek Vallesalado.com-en bidez emandako zerbitzuen bitartez transmitituriko, hedaturiko, biltegiraturiko, jasotako, eskuratutako, eskuragarri edo lortzeko moduan jarritako edukien egiazkotasun, zehaztasun eta zorroztasun ezak, akatsek, hutsuneek, egokitasun edota gaurkotasun ezak eragindakoen gainekoa



4.ON-LINE DENDA ERABILTZEKO BALDINTZAK


Añanako Gatz Haraneko on-line dendan erosketa egiteko (aurrerantzean “On-line denda”), Erabiltzailea aurretik erregistratuta edo erregistratu gabe egon daiteke; bigarren kasuan, “Erabiltzaile Kontua” deritzona sortu beharko du.


Era berean, On-line denda erabiltzeko, Erabiltzaileak ondoko informazioa hartu beharko du kontuan.


4.1On-line dendan erosteko prozesua


1.urratsa. Produktuen katalogo bat dago; bertan, eskura dauden produktu guztiak ageri dira. On-line dendara “On-line denda” botoitik edo “On-line denda” menutik sar daiteke.



On-line dendan sartutakoan, Erabiltzaileak bertan eskuragarri dauden produktuak ikusiko ditu.

Saguaren kurtsorea produktuaren izenaren edo irudiaren gainean jarrita, Erabiltzaileak haren gaineko informazio guztia eskuratuko du.


2.urratsa. Produktua aukeratutakoan, eta, badagokio, nahi den kopurua, Erabiltzaileak produktu bakoitzaren “Erantsi” aukera sakatu beharko du. Automatikoki leiho bat irekiko da pantailaren eskuineko goialdean, “Zure Erosketa”; bertan, Erabiltzaileak une horretara arte hautaturiko produktuen zerrenda ikusiko du. Erabiltzaileak uneoro izango du unitate-kopurua aldatzeko aukera, hala nola hautaturiko produktua ezabatzeko, unitate-kopurua 0ra murriztuta, baita eskariko produktu guztiak ezabatzeko aukera ere, “Hustu” botoia sakatuz. Erabiltzaileak jarrai dezake eskarira produktuak eransten, produktu bakoitzaren “Erantsi” botoia sakatuz.


Erabiltzaileak uneoro ikus dezake, “Zure Erosketa” leihoan, eskarian dauden produktuen kopurua, baita une horretara arte egindako eskariaren zenbatekoa ere. 


3.urratsa. Erabiltzaileak erosi nahi dituen produktuak hautatutakoan, eskaria egin ahal izango du, “Zure Erosketa” leihoko “Egin Zure Eskaria” botoia sakatuz.


Erabiltzaileak, orduan, gonbidatu gisa egin ahal izango du eskaria, edo bere burua erregistratuta, Vallesalado.com-en Datuen Babeserako Politika onartuta. 


4.urratsa. Erabiltzailea erregistratuta egon ezean, fakturazio-datuak, bidalketa-datuak eta ordainketa-modua bete beharko ditu.


Erabiltzaileak kontuan izan behar du On-line dendan kreditu-txartel bidez baino ezin dela egin ordainketa. Bere banku-datuak sartzeko, Erabiltzaileak “Egin Zure Eskaria” botoia sakatu behar du. Izapide hori banketxe batekin loturiko ordainketa-pasabide baten bidez egingo da, ingurune seguruan, eta emandako datuak GHFren fitxategietan erregistratuta geratuko dira, nahiz eta ordainketa burutu ez.


Eskuraturiko ondasunen jabetzaren transmisioa gauzatuko da eskaria Erabiltzaileak dagokion formularioan adierazitako helbidean entregatutakoan.  


5.urratsa. Prozesua bukatutakoan, pantaila batean eskariaren datuak agertuko dira, eta Erabiltzaileak aukera izango du berauek inprimatzeko, “Inprimatu” botoia sakatuz. Edonola ere, Erabiltzaileak eskari egin berriaren berrespena jasoko du hark adierazitako posta elektroniko helbidean.


Erosketa-prozesuarekin lotutako edozein galdera egin nahi izanez gero, Erabiltzaileak On-line dendarekin harremanetan jar daitezke, honela:

Telefono-zenbakia: (+34) 945351413 (Astelehenetik ostiralera, bulego-ordutegian)

Fax-zenbakia: (+34) 945351426

E-posta: info@vallesalado.com


4.2On-line dendari buruzko informazio garrantzitsua


4.2.1 Entregatzeko baldintzak



On-line dendak ahalegina egiten du ahalik eta zerbitzurik onena emateko Erabiltzaile eta bezero guztiei. Produktuak Espainiako edozein lekutara bidal daitezke.


Biltegitik ateratzeko epea


Biltegitik ateratzeko gehieneko epea 72 ordukoa da (beti ere produktua stockean egonez gero), eskaria ostiralean egin ezean; kasu horretan, eskaria hurrengo astelehenean aterako da biltegitik.


Entregatzeko epea


Eskaria garraio-enpresaren eskura jarritakoan, Erabiltzaileari ahalik eta azkarren entregatzen saiatuko da, baina GHFk ezin du zehaztasunez berretsi entregatzeko epea, entregatzeko baldintzen araberakoa izango baita. 



4.2.2Prezioak


On-line dendan eros daitezkeen eta Vallesalado.com-en erakusgai dauden produktuen prezioek barne hartzen dute Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (“BEZ”), salbuetsitako sarreretan salbu.



4.2.3Bidalketa-gastuak


Eskariak GHFtik kanpoko garraio-enpresa baten bidez bidaliko dira, eta bidalketa-gastuak indarrean dauden tarifen araberakoak izango dira. Bidalketa-gastuen zenbatekoa eskaria berresteko posta elektronikoan jakinaraziko da, eta gastuok osorik izango dira Erabiltzailearen konturakoak.


Eskariaren zenbatekoa 100 eurotik gorakoa izanez gero (BEZ kanpo), erabiltzaileak ez du bidalketa-gasturik ordainduko. 



4.2.4 Produktuen itzulketa


Nahasterik gertatuz gero edo entregaturiko produkturen batek akatsik balu, produktua ordezkatea aukeratzen duen Erabiltzaileak 7 egun naturaleko epea izango du, eskaria jasotzen duenetik, egoera GHFri jakinarazteko. Kasu horretan, Erabiltzaileak baliogabetzeko eskaria egin ahal izango du,  945351413 telefono-zenbakira deituta. 


Produktu horiek Baldintza Orokor hauen 1. atalean jasotako helbidera bidali beharko dira.


Itzulketatik eratorriotako gastuak hura GHFri egotz dakiokeen nahasteagatik edo produktua akastuna izateagatik egiten denean baino ez dizkio itzuliko GHFk Erabiltzaileari.


Sarreren kasuan, GHFri egotz dakiokeen nahastearen ondorioz izan ezean, zenbatekoa ez da itzuliko, baina Erabiltzaileari aukera emango zaio beste ordu edo data baterako beste batzuengatik aldatzeko. 


Eskari bat baliogabetzea


Erabiltzaileak, inolako kostu gehigarririk gabe, jada egindako eskaria baliogabetu ahal izango du, beti ere eskaria bidalketa-fasera iritsi ez bada. Kasu horretan, Erabiltzaileak eskaria baliogabetzeko eskaera egin beharko du, 945351413 telefono-zenbakira deituta. 



4.3Baldintza Orokor eta Berezien onarpena


Erosketa-agindua betetzeak eta bidaltzeak Erabiltzaileak dagozkion Baldintza Orokor eta Baldintza Berezi guztiak osorik eta erreparorik gabe onartzea dakarte.



5.BILAKA ZAITEZ HARANAREN LAGUN PROGRAMA


Vallesalado.com webgunearen bidez, Erabiltzaileek aukera daukate “Bilaka zaitez Haranaren Lagun” programako kide bihurtzeko, eskabide bat betez. Ordainketa banku-helbideratze edo kreditu-txartel bidez egin daiteke. Kasu bietan, GHFk beretzat gordeko ditu banku-datu horiek, Programaren urteroko berritzeak kudeatzeko. Bestetik, Erabiltzaileak uneoro izango du datu horietan sartu, berauek zuzendu edo baliogabetzeko edo berauen erabilerari aurka egiteko eskubidea, izaera pertsonaleko datuen babeserako gure politikaren baitako baldintzetan.



Erabiltzaileek programaren abantaila guztiak menuko “Haranaren Lagunak” atala sakatuz ezagut ditzakete. 



6.DATUEN BABESA


Vallesalado.com-en Eduki eta Zerbitzu batzuk erabiltzeko, Erabiltzaileek izaera pertsonaleko zenbait datu eman behar dizkiote aurretik GHFri (aurrerantzean “Datu Pertsonalak”). GHFk modu automatizatuan erabiliko ditu Datu Pertsonalak, URLn argitaraturiko beraren Datuen Babeserako Politikan definituriko helburuetarako eta baldintzen arabera. Erabiltzaileak, bere datu pertsonalak sartzerakoan, aipatu Politika irakurri eta espresuki onartu beharko du.



7. IRAUPENA ETA AMAIERA


Vallesalado.com webgunearen zerbitzu-emateak, printzipioz, iraupen mugagabea du. Halere, GHFk baimena dauka edozein unetan zerbitzu-ematea osorik edo zati batean bukatutzat edo etentzat jotzeko; hala badagokio, Erabiltzaileekin egon daitezkeen kontratuzko konpromisoei kalterik eragin gabe. Vallesalado.com-en zerbitzua osorik edo zati batean amaitzeak Erabiltzaileei aldez aurretik jakinaraztera behartuko du GHF, Erabiltzaileei dagokienez beraren gain harturiko kontratuzko betebeharrei kalterik egin gabe, beti ere arrazoiaren barruan posible izanez gero. 



8. KONTRATUAREN LAGAPENA


Erabiltzaileak ezingo du Kontratuzko Harremanaren lagapena egin, osorik edo zati batean, ezta harreman horretatik eratorritako eskubide edo betebeharrena ere, GHFren aurretiko eta esanbidezko baimen idatzia izan ezean.


GHFk Kontratuzko Harremanaren lagapena egin ahal izango du, osorik edo zati batean, baita handik eratorritako eskubide edo betebeharrena ere, berak nahi duen edozein hirugarreni, Erabiltzailearen aurretiko baimena edo hari jakinarazteko beharra eduki gabe. 



9. KOMUNIKAZIOAK


Aldeen arteko komunikazio oro idatziz egin beharko da, dela postaz, dela telefaxez edo posta elektronikoz, GHFren kasuan, Baldintza Orokor hauetan adierazitako helbideetara bidaliak, eta, Erabiltzailearen kasuan, berak emandako harremanetarako datuetara igorritakoak. Hartu-agiridun gutun eta telegrama, telefax edo posta elektroniko bidez eginiko jakinarazpenak behar bezala entregatutzat eta jasotzat joko dira jaso direla ziurta daitekeenean. Erabiltzaileek emandako helbideetara bidalitako jakinarazpen oro zuzen igorritzat joko da, Erabiltzaileak GHFri aurretik, gutxienez 15 egun natural aurretik, helbide-aldaketa jakinarazi balio salbu. 



10. KONTRATUZKO HARREMANAREN ALDAKETA


Erabiltzaileak jakinaren gainean daude GHFk Baldintza Orokor hauek eta Kontratuzko Harremana bera noiznahi alda ditzakeela, erabiltzaileei jakinarazi behar izan gabe. Erabiltzaileek, aldian-aldian, Baldintza Orokorrak kontsultatu beharko dituzte, une horretako bertsio aplikagarria ezagutzeko.



11. MISZELANEA


Baldintza Orokor hauek alde biek berariaz adierazitako borondatearen emaitza dira, beti ere helburuari begira, eta baliogabetu egiten dituzte Erabiltzaileak hauek onartu aurretik horri buruz lortutako ahozko eta idatzizko akordioak.


Baldintza Orokor hauen baitako edozein baldintza deuseztatzeak edo baliogabetzeak ez du eraginik izango gainontzeko baldintzen balioan edo eraginkortasunean, interpretatu eta aplikatuko direnak baliogabeturiko baldintzaren aplikaziotik eratorritako zentzutik gertueneko legezko zentzuan.


Aldeetako batek Baldintza Orokor hauetan jasotako xedapenen bat betetzen ez badu, eta beste aldeak erreklamazioa egiteari uko egiten badio ere, horrek ez du esan nahi geroari begira erreklamazio bat egin ezin dezakeenik lehen alde horrek betebehar bera edo beste bat betetzen ez badu. Baldintza Orokorrek diotenari jarraiki, aldeetako batek dagokion eskubide bat atzeratzeak edo ez betetzeak ez dakar dagokion eskubideari uko egitea.



12. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA 


Baldintza Oroko hauek eta Kontratuzko Harremana indarrean dagoen lege espainiarraren mende daude. 


Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kasuan izan ezik, horiei indarrean dagoen legeria aplikatuko zaie,  Erabiltzailea eta GHF, legokiekeen beste edozein foruri uko eginda, Gasteizko (Espainia) Epaile eta Auzitegien mende egongo dira, Baldintza Orokor hauekin eta Kontratuzko Harremanarekin  loturiko balio, eraginkortasun, betetze, interpretazio, gauzatzeari edo beste edozein konturi buruzko auziei dagokienez.

Informazioa eta harremana

Harremanetarako formularioa

945351413
info@vallesalado.com
* Nahitaezko eremuak
Bidali
Bidali
PRIBATUA / KONFIDENTZIALA
twitter facebook youtube tripadvisor
Licencia de Creative Commons
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK