lupa
esp eus eng
twitter facebook youtube tripadvisor
Hasiera // Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika

www.vallesalado.com webgunearen datuen babeserako politika. 

Datu pertsonalen babeserako politika hau (aurrerantzean, “Datuen Babeserako Politika”) www.vallesalado.com (aurrerantzean, “Vallesalado.com”) domeinu-izenpean ostatatutako webgunearen Baldintza Orokorren parte da. Datuen Babeserako Politikan berariaz zehazten ez den definizio orok Baldintza Orokorretan egozten zaion esanahia izango du.

 

Datuen Babeserako Politika honek Añanako Gatz Harana Fundazioak (aurrerantzean, GHF) Vallesalado.com-en sartzen diren Erabiltzaileen datuen bilketa eta horien zein erabilera egin arautzen du, gunean sartu eta berau erabiltzetik eratorritakoak. 


1. IZAERA PERTSONALEKO DATUAK


Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen, beraren garapenerako abenduaren 21eko 1720/2007 Araudiaren eta Informazio-gizartearen zerbitzuei eta komertzio elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, “Izaera Pertsonaleko Datu” izango da Erabiltzaileak GHFri borondatez emandako pertsona identifikatu edo identifikagarriekin lotutako edozein informazio, eta datuok GHFren ardurapean erabili eta beraren jabetzako fitxategi automatizatuetan sartuko dira.


GHFren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia  G-01458454 da eta Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan F-245 zenbakiarekin dago erregistratuta. Harremanetan jartzeko datuak ondokoak dira:


Egoitza: Miguel Díaz de Tuesta plaza, 1, 01426 Gesaltza-Añana (Araba);

Posta elektronikoa: info@vallesalado.com

Telefono-zenbakia. 945351413

Fax-zenbakia: 945351426


GHF beharrezko informazioa emango dio Erabiltzaileari, aldez aurretik, GHFk haren izaera pertsonaleko datuen erabilerari ekin aurretik baimena eman dezan.


Vallesalado.com-en dauden datuen bilketarako inprimakietan bestelakorik adierazi ezean, Izaera Pertsonaleko Datuen bilketaren eta erabileraren helburu bakarra da Erabiltzaileak unean-unean Vallesalado.com-en bitartez eginiko eskaera artatu eta kudeatzea. 


Zehatzago, helburu hori ondokoetan gauza daiteke:


(i) kontratu bidezko harremana eta betetzea kudeatzea, eta Erabiltzaileak unean-unean Vallesalado.com-en erabilerari dagokionez onartutako Baldintza Orokor eta Bereziak betetzen direla ziurtatzea (adibidez, gure on-line dendan erosketak egiteko, etab.);


(ii) asebetetze-azterketak egiteko, datuak eguneratzeko eta Erabiltzaileak parte hartutako zozketen emaitzak edota Erabiltzaileen jardueren irudiak argitaratzeko;


(iii) Erabiltzaileak GHFri Vallesalado.com-en bitartez eginiko eskaera, kontsulta edo iradokizunak artatzea; 


(iv) Erabiltzailearen publizitate-lehentasunak kudeatzea; eta


(v) GHFri dagozkion lege-betebeharrak betetzea. 



Erabiltzaileari bilketarako inprimakietan eskatuko zaizkion Izaera Pertsonaleko Datuak derrigorrezko izaera izango dute, dagokion inprimakian kontrakoa adierazi ezean. Erabiltzaileak derrigorrezko izaeraz eskaturiko datuak eman ezean, GHFk ezingo du inprimakia izapidetu. Izaera Pertsonaleko Datuak ematean, Erabiltzaileak datuok zuzenak, osoak eta egiazkoak direla bermatzen dio GHFri, baita Erabiltzaileari eta ez hirugarrenei dagozkiola ere. Erabiltzaileak berak emandako informazio gabeziaren edota zuzentasun edo egiazkotasun ezaren arduradun bakarra dela onartzen du, baita betebehar horiek ez betetzeak GHFri zein hirugarrenei eragin liezazkieketen kalte-galerena ere. 



GHFk ez ditu Erabiltzaileek emandako Izaera Pertsonaleko Daturik saltzen, errentan uzten edo hirugarrenen esku uzten. Ez da joko hirugarrenei eginiko lagapentzat edo jakinarazpentzat datuen erabileraren ardura duten langileek Izaera Pertsonaleko Datuak erabiltzea GHFri zerbitzu bat emateko ezinbestekoa denean, beti ere indarrean den araudiak baimendutakoaren arabera. 


Izaera Pertsonaleko Datuak ez dira erabiliko zuzeneko marketin-ekintzetarako, Erabiltzaileari aukera hori aldez aurretik jakinarazi bazaio eta horretarako baimena eman badu salbu. 


2. ADIN TXIKIKOAK


Oro har, eta dagokion inprimakian kontrakorik adierazi ezean, GHFk ez du adin txikikoen Izaera Pertsonaleko Datuen erabilerarik egiten. Vallesalado.com-en eskatzen den adin txikikoei buruzko informazioa oso murritza da, eta ez du haiek ezagutzea ahalbidetzen, proposatutako zerbitzuen garapena helburu izaki. 


3. HIRUGARRENEN DATUAK


Oro har, Vallesalado.com erabiltzeko, ez da hirugarrenen Izaera Pertsonaleko Daturik eman behar, eta, beraz, debekaturik dago, berariaz hala eskatu ezean salbu, Erabiltzaileek hirugarrenen Izaera Pertsonaleko edozein Datu ematea GHFri edota Vallesalado.com-en bitartez. 


Salbuespen gisa, Erabiltzaileak hirugarrenen Izaera Pertsonaleko Datuak eman ahal izango ditu bilketarako inprimakiak baimentzen badu, beti ere hirugarrenaren aurretiko onespen informatua eskuratu badu. Zehazki, onespena informatutzat jo ahal izateko, hirugarrenek Erabiltzailearen jakinarazpena jaso beharko dute, eta Baldintza Orokor eta Bereziak onartu, baita Datuen Babeserako Politika hau ere. Erabiltzailearen ardura da hirugarrenen aurretiko onespenak kudeatu eta eskuratzea, eta betebehar hori ez betetzeak eragin litzakeen kalte-galeren erantzulea izango da. 


4. ERABILTZAILEAK ESKUBIDEAK EGIKARITZEA


Bere datuen sarbide-, zuzenketa- eta baliogabetze-eskubideak eta araudi aplikagarriaren arabera dagokion erabileraren aurka egiteko eskubidea egikaritzeko, Erabiltzaileak idazkia bidali beharko du, “Izaera Pertsonaleko Datuei buruzko jakinarazpena” adierazita, aurretik Datuen Babeserako Politika honetako 1. atalean adierazitako edozein helbidetara, eskatzailearen nortasuna egiaztatuta. 


5. COOKIEAK ETA IP HELBIDEEN ERABILERA


Cookie bat webgune baten bisitariaren disko gogorrean biltegiratzen den informazio-zatia da, erabiltzailearen nabigatzailearen bitartez, webgunearen zerbitzariak hala eskatuta. 


Vallesalado.com webguneak honakoak erabiltzen ditu:


(i) erabiltzaileak Kontratuzko Harremana onartzen duela eta onespen hori frogatzeko egiaztatze-informazioa biltzen duten cookieak eta Erabiltzaileak eskatutako Zerbitzuak emateko baimena ematekoak, balio eta iraupen mugagabea dutenak, Erabiltzaileak Vallesalado.com-etik baja eman arte; eta,


(ii) Erabiltzailearen IP helbidea, sistema eragilea eta ordenagailuaren nabigatzaile-mota eta Vallesalado.com-en Erabiltzailearen jokabideari buruzko informazio biltzen dituzten cookieak, Erabiltzaileak egindako aukerarako sarbidea duela ziurtatzeko eta Erabiltzaileen hobespenak identifikatzeko, balio eta iraupen mugagabea dutenak, Erabiltzaileak Vallesalado.com-etik baja eman arte. 


IP helbidea Erabiltzailearen Internet-sarbiderako hornitzaileak Erabiltzailearen ordenagailu pertsonalari edo ekipo informatikoari(ei) automatikoki esleitzen dio(e)n zenbakia da, Interneten nabigatzeko. 


GHFk ez ditu IP helbideen zenbakiak pertsona bat zehazki identifikatzea ahalbidetzen duen inolako daturekin lotzen; horrek esan nahi du Erabiltzailearen bisita erregistratuta geratzen dela, baina Erabiltzailearen identitateak anonimoa izaten jarraitzen duela. GHFk beretzat gordetzen du IP helbideen zenbakiak erabiltzeko eskubidea, Erabiltzailearen Interneterako sarbide-hornitzailearekin elkarlanean, Vallesalado.com-en zerbitzuak edota edukiak edo gure bezeroen edota hirugarrenen interesak babesteko, araudi aplikagarria betetzen ez den egoeretan. 


Vallesalado.com-en erabiltzen diren cookieak Erabiltzaile anonimo batekin eta bere ordenagailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez da Erabiltzailearen izen-abizenak ondorioztatzeko moduko erreferentziarik ematen. 


Erabiltzailearen nabigatze-programaren laguntza-atalean, cookie lehenetsiak onartu edo ukatzeko, ezabatzeko edo cookie bakoitza jasotzerakoan jakinarazpen horia jaso eta une horretan bertan disko gogorrean instalatu ala ez erabakitzeko prozedurak daude jasota. Hala ere, Erabiltzaileak bere ordenagailua cookie guztiak ukatzeko edota Vallesalado.com-enak berariaz ukatzeko konfiguratuko balu, baliteke Vallesalado.com-en eskainitako funtzionaltasun edo zerbitzu batzuez edo guztiez gozatu ezin izatea. 


Informazioa eta harremana

Harremanetarako formularioa

945351413
info@vallesalado.com
* Nahitaezko eremuak
Bidali
Bidali
PRIBATUA / KONFIDENTZIALA
twitter facebook youtube tripadvisor
Licencia de Creative Commons
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK