lupa
esp eus eng fr

Habitata eta bioaniztasuna

Gesaltza-Añana eta inguruak diapiro izeneko fenomeno geologikoaren gainean kokatzen dira. Fenomeno horri esker, lurraren barrenetik duela milioika urte desagerturiko antzinako itsaso baten gatza ateratzen da.

Halita edo gatz gema (NaCl) ur gezak disolbatzen du diapiroaren barruan, eta gesal gisa azaleratzen da iturburuen bidez. Horrek bioaniztasun handiko habitata eratzen du, paleoingurugiroaren eta paleoklimaren gaineko informazio garrantzitsua gordetzen duten metakinekin, hala nola gatz-inguruneekin loturiko hezeguneetako bioaniztasun tipikoa ere.

Gatz Haranean, batera bizi dira flora halofilo espezifiko eta ezin hobeto mugagarria eta fauna espezie bitxiak, esaterako, Arthemia Parthenogenetica. Aberastasun horri esker, nazioarteko Ramsar Hezeguneen Zerrenda garrantzitsuan sartu da.

Geoaniztasun aberatsak, bultzada orogenikoei esker Aro Mesozoikoko (Triasikoa) barne-materialen azaleratzea barne, paisaia paregabea eratu du.

Gesaltza-Añanaren kasuan, ofitazko aztarnek eta kareharri jurasikoek makina bat muino eta haranek eratutako paisaia eragin dute, ezohiko erliebe-mosaiko bat marraztuta.

Utricalaria Australis
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información