lupa
esp eus eng fr

Iturburuak

Balio kulturalak eta naturalak ezagutzeko ibilbide berria ezagutu. Izan ere, hauei esker, Elikadurako eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundeak (FAO), Gatz Haranaren sistema, Mundu Mailako Nekazal Ondare Sistema Garrantzitsua (SIPAM) izendatu du, Europako lehenengoa.

Gatzagetatik doan ibilbide berri hau ez da ekoizpen ekintzetan oinarritzen, baizik eta sistemaren bihotzean murgiltzen da, Santa Engraziako iturburua. Kokaleku botaniko batez inguratuta, iturburuak ur gaziaz hornitzen du gatz-ekoizpen osoa, egurrezko ubideen sistema azkar baten bidez. Hauek gizakien arteriak bezala funtzionatzen dute, gesala grabitatez gatzaga guztietatik banatuz.

Ibilbideak berri garrantzitsu bat barneratzen du: errekaren ibilguaren albotik, gatz-jardueraren bidezidor batetik zehar ibiltzea. Noizbehinka, bidea egurrezko pasabide baten gainetik esekita iragaten da. Modu honetan, haranaren historia geologikoa irudiztatzen dituzten sedimentu ezberdinak, era berezian behatzeko aukera dago. Aldi berean, uraz, flora eta fauna halofiloaz oso gertutik gozatu ahalko duzu.

400 metro baino gehiagotan zehar, gatz kristalizazio larrainen azpitik ibiliko zara, egurrezko zutabe konplexuen armazoia zeharkatzen, munduan bakarra den arkitektura honetaz gozatu ahal izateko.

Apirila eta urria bitarteko hilabeteetan bisita honek aire zabalean Spa Gaziaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Bere instalazioetan oinak eta eskuak iturburuetatik datozen ur hipergazietan sartu ahal izango dituzu. Horrela, ur gaziaren efektu onuragarriak sentitu ahalko dituzu.

URTE OSOA ZABALIK

GOI SASOIA Martxoaren 22tik Urriaren 13ra

Egunero 17:30etan

ERDI SASOIA Urriaren 14tik abenduaren 8ra. Martxoaren 1etik 21ra

15:45 asteburuetan.

BEHE SASOIA Abenduaren 9etik otsailaren 29ra

15:45 * larunbatetan. Gutxienez 4 lagun eta 48 ordu lehenago

PREZIOAK: 
Helduak: 11.50 €
Taldeak (11 pertsona baino gehiago): 11 € 
Murriztua: ikasleak, erretiratuak, langabetuak eta elbarriak: 10 €

7 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak, horiek barne, heldu batek lagunduta: 3 €

6 urte arteko haurrak,horiek barne, heldu batek lagunduta: 0 €

IRAUPENA:
Ordubete eta erdi (1h30)

NAHITAEZKO BALDINTZAK
Aldez aurretiko erreserba. Web orrian ordainketa on-line egin behar da.
Bisita baino 15 minutu lehenago egon behar da Gatz Haraneko Bisitarien Zentroan.

Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN   ONARTZEN DITUT COOKIEAK    Más información