Enpresa ongileak

ABANTAILAK, ONURAK ETABABES-MAILA

Zer esan nahi du Gatz Haraneko Enpresa Ongile izateak?

  • Munduan parekorik ez duen paisaia kultural baten leheneratze, kontserbazio eta balioespenari laguntzea eta horretan parte aktibo izatea.
  • Euskal Herriarentzako proiektu estrategiko bat babestea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialaren adibide dena.
  • Esparru baten eta bere ingurunearen garapen turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea, haien ondare- eta ingurumen-balioekiko begirune eta haien hedapen premisaren arabera.
  • Aparteko balioa duen gatz-ustiategi baten garapen iraunkorrari laguntzea eta bizirik iraunaraztea milaka urteko lanbide eta kultura baten eta tradizio batzuen oroimena.
  • Gatz Harana ezagutzea, bizitzea, babestea, ezagutzera ematea eta gozatzea, etorkizuneko belaunaldiei balio mugagabeko ondare- eta kultura-ondasuna uzteko asebetetzearekin.

Babes-maila
Larrain-multzoa.

Zer ekarpen egin behar dut?

  • Gutxieneko ekarpena: 50.000 euro urtean.
  • Konpromisoaren gutxieneko iraupena: 3 urte.

Irudi korporatiboaren hedapena

  • Interneten, gure webgunearen eta sare sozialen bidez.
  • Gatz Haranaren kultura zabaltzeko egiten ditugun kanpainetan.
  • Sustapen-ekitaldietan, nazioarteko azoketan, prentsa idatzian, etab.

Zein onura dakarkit?

  • Haranean enpresa ongilea identifikatzeko plaka bat jartzea.
  • Urtero, produktu-sorta bat opari.
  • Gonbidapenak Fundazioaren ekitaldi eta gertakizun guztietarako.
  • 50 sarrera urtean, Gatz Haraneko Bisita Gidatura doan sartzeko.
  • Zerga-onurak: gastu kengarria ekarpenetik + % 18ko kenkari gehigarria (lehentasunezko jarduera).

Si usted como empresa, institución o particular desea formar parte y participar en el Programa Patrocinio Fundación Valle Salado póngase en contacto con la Fundación Valle Salado de Añana y podrá elegir el grado de colaboración que mejor se adapte a sus intereses y motivaciones y el nivel de patrocinio que desea (granja y/o era).

945 351 413