Basque Culinary Center

Kalitatezko produktu gisa Añanako Gatzaren nazio-mailako eta nazioarteko sustapenari laguntzen dio.

Basque Culinary Center

Tel: 943 574 502

2009an, Mondragon Unibertsitateak, euskal sukaldariek eta erakunde publikoek Basque Culinary Center Fundazioa sortu zuten.

Eratu zenetik, Añanako Gatza erakundearen babeslea da. Basque Culinary Centerrek laguntza ematen dio kalitatezko produktu gisa nazio-mailako eta nazioarteko sustapenari.

Basque Culinary Centerrek sukaldaritzaren jarraitutasuna bermatzea du helburu, etorkizunean berrikuntza-polo izan dadin. Horrek, gainera, goi-mailako ezagutzak sortzea eta profesional kualifikatuen prestakuntza eragiten ditu; hala nola ezagutzaren ikerketaren eta transferentziaren sustapena goi-mailako sukaldaritzako profesionalen, enpresa-sektoreen eta ezagutzazkoen artean, zuzenean edo zeharka gastronomiarekin loturikoetan; baita nazioarteko oihartzuna lortzea ere.

Sektoreko enpresetan transferentzia teknologikoa eta berrikuntza sustatzea da zentroaren helburuetako beste bat, hala nola ekimen eta proiektu enpresarial berrien sorkuntza.

Elikadura eta Gastronomiaren Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren ikerketa-lerroek ondokoak dituzte ardatz:

  • Elikaduraren heziketa eta ohiturak.
  • Elikaduraren erantzukizun soziala.
  • Elikadura-joerak.
  • Sektoreko enpresen berrikuntza-kudeaketa.
  • Esparruko teknologien garapena.
  • Jakien elaborazio, kontserbazio eta aurkezpena.