Diego Guerrero

“Añanako Gatza bere kabuz defendatzen da, lagundu besterik ez da egin behar. Ohore bat da niretzat gatz hau mundu osoan zehar antzeztea”.

Dstage

C/ Regueros,8, 28004 Madrid
Tel: 91 702 15 86

Madrilgo El Club Allard jatetxeko chef zela bi Michelin izar lortu zituen Diego Guerrero sukaldari arabarra (Gasteiz, 1975) Gatz Haranaren eta Añanako Gatzaren nazioarteko enbaxadore bihurtu zen 2013an.

Guerrerok bat egin zuen horrela Michelin izar ugari dituzten sukaldariek Gatz Haranean ekoizten den gatzaren kalitatea bermatzen duten unibertsoarekin.

Diego Guerrero 2002an hasi zen El Club Allard taldean. Iritsi zenetik, jatetxe hau erreferentzia gastronomiko bihurtu zen. 2008an lortu zuen Guerrerok bere lehen Michelin izarra, eta 2011n, bigarrena. Gaur egun, proiektu gastronomiko propioa zuzentzen du 2017an bi Michelin izar lortu dituen Dstage jatetxean.

Bere curriculumean, gainera, aintzatespen ugari ditu. Ohorezko matrikula Bilboko Zabalburu Sukaldaritza Eskolan, Martin Berasategui eta Manolo de Osarekin lan egin zuen. Hiru urtez Madrileko Goizeko Kabi jatetxean egon zen eta, El Club Allard-en sartu aurretik, Amurrioko (Araba) El Refor bihurtu zuen gaur egungo euskal sukaldaritzaren erreferentzietako bat.

Diego Guerrero