Spa Gazia

Gatz Haraneko espazio berezienetako bat gatz-spa da. Kanpoko instalazioen artean oin-bainua eta esku-bainua daude. Bertan, oinak eta eskuak gatzunetan murgildu ditzakezu, garai batean gatz-langileek gatza ekoizten zutenean hartzen zituzten bainuak gogoraraziz.

Gatz-spa-n, haraneko iturburuetako ur hipergazikoekin kontaktu kontrolatuaren onura handiak biziko dituzu, litroko 240 gramo gatz inguruko gazitasuna baitute.

Ikerketa zientifikoek gatzun bainuen propietate terapeutikoak frogatu dituzte, eta horien artean odol-zirkulazioaren hobekuntza, larruazalaren birmineralizazioa, ehunen elastikotasunaren hobekuntza eta artrosia garatzeko aukerak murriztea nabarmendu dituzte.

Bereziki adierazita dago artikulazioetako hanturazko gaixotasunetarako eta tendinitiserako; ebakuntza eta hausturetatik sendatzeko; eta ekzema eta alergia arazoetarako.

APIRILETIK 1etik URRIAREN 12rarte IREKITA:

Ordutegia: 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era.

URRIAREN 13A ETA AZAROAREN 1A ARTEAN IREKITA

Ordutegia: Astegunetan 10:30-14:30

Asteburuak: 10:30-14:30 eta 15:30-17:30

BISITAN SARTUTAKO PREZIOA

NAHITAEZKO BALDINTZAK

Oin-bainua ez da igerileku bat. Debekatuta dago gorputz osoa uretan murgiltzea. Bainujantzirik ez dago baimenduta, eta torsoa estalita egon behar da.

Gatz Haraneko eremu osoan bezala, erretzea eta jatea debekatuta dago.

Gatz-spa-ko arduradunaren argibideak jarraitu behar dituzu.

Finantzatutako proiektua: