Gatz Haranaren lagunak
Valle Salado » Ezagutu Gatz Harana » Babes-programa » Gatz Haranaren lagunak
ABANTAILAK, ONURAK ETABABES-MAILA
Zer dakar Gatz Haranaren Lagun izateak?
- Munduan parekorik ez duen paisaia kultural baten leheneratze, kontserbazio eta balioespenari laguntzea eta horretan parte aktibo izatea.
- Euskal Herriarentzako proiektu estrategiko bat babestea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialaren adibide dena.
- Esparru baten eta bere ingurunearen garapen turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea, haien ondare- eta ingurumen-balioekiko begirune eta haien hedapen premisaren arabera.
- Aparteko balioa duen gatz-ustiategi baten garapen iraunkorrari laguntzea eta bizirik iraunaraztea milaka urteko lanbide eta kultura baten eta tradizio batzuen oroimena.
- Gatz Harana ezagutzea, bizitzea, babestea, ezagutzera ematea eta gozatzea, etorkizuneko belaunaldiei balio mugagabeko ondare- eta kultura-ondasuna uzteko asebetetzearekin.
Zer ekarpen egin behar dut?
- Gutxieneko ekarpena: 30 euro urtean.
- Konpromisoaren gutxieneko iraupena: ez dago.
Zein onura dakarkit?
- Txartel pertsonalizatua abantaila guztiekin.
- Fundazioak antolatzen dituen ekitaldi publiko guztietarako gonbidapena.
- Gatz Haranerako bisita gidatu orokorretan eta iturburuetan:
Doako sarrera txartelaren titularrarentzat.
%20ko deskontua laguntzaile guztientzat. - Gatz Haraneko gatz-span:
Doako sarrera txartelaren titularrarentzat.
%20ko deskontua laguntzaile guztientzat. - Bisitarien Zentroan Añanako Gatza erostean:
% 10eko deskontua txartela aurkeztean. - Onura fiskalak:
% 30eko kenkaria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ). - Gatz Haranaren Newsletterra bidaltzea.
* Gatzagak S.A. gatz-ekoizleen elkarteko kideak Gatz Haranaren Adiskidetzat hartzen dira automatikoki, eta lehen aipatutako onurak jasotzeko eskubidea dute.