Enpresa ongileak
Valle Salado » Ezagutu Gatz Harana » Babes-programa » Enpresa ongileak
ABANTAILAK, ONURAK ETABABES-MAILA
Zer esan nahi du Gatz Haraneko Enpresa Ongile izateak?
- Munduan parekorik ez duen paisaia kultural baten leheneratze, kontserbazio eta balioespenari laguntzea eta horretan parte aktibo izatea.
- Euskal Herriarentzako proiektu estrategiko bat babestea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialaren adibide dena.
- Esparru baten eta bere ingurunearen garapen turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea, haien ondare- eta ingurumen-balioekiko begirune eta haien hedapen premisaren arabera.
- Aparteko balioa duen gatz-ustiategi baten garapen iraunkorrari laguntzea eta bizirik iraunaraztea milaka urteko lanbide eta kultura baten eta tradizio batzuen oroimena.
- Gatz Harana ezagutzea, bizitzea, babestea, ezagutzera ematea eta gozatzea, etorkizuneko belaunaldiei balio mugagabeko ondare- eta kultura-ondasuna uzteko asebetetzearekin.
Babes-maila
Larrain-multzoa.
Zer ekarpen egin behar dut?
- Gutxieneko ekarpena: 50.000 euro urtean.
- Konpromisoaren gutxieneko iraupena: 3 urte.
Irudi korporatiboaren hedapena
- Interneten, gure webgunearen eta sare sozialen bidez.
- Gatz Haranaren kultura zabaltzeko egiten ditugun kanpainetan.
- Sustapen-ekitaldietan, nazioarteko azoketan, prentsa idatzian, etab.
Zein onura dakarkit?
- Haranean enpresa ongilea identifikatzeko plaka bat jartzea.
- Urtero, produktu-sorta bat opari.
- Gonbidapenak Fundazioaren ekitaldi eta gertakizun guztietarako.
- 50 sarrera urtean, Gatz Haraneko Bisita Gidatura doan sartzeko.
- Zerga-onurak: gastu kengarria ekarpenetik + % 18ko kenkari gehigarria (lehentasunezko jarduera).