Joan Roca

El Celler de Can Roca

Tel: 972 222 157

Joan Roca (Girona, 1964), El Celler de Can Roca jatetxeko sukaldaria, munduko chef onenetakotzat jotzen dute, hiru Michelin izar baititu. El Celler de Can Roca munduko bigarren jatetxerik onena izendatu du The Restaurant Magazine aldizkari britainiarrak.

Rocak Gironako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen, eta bertan emango zituen eskolak geroago. Aitona-amonen eta gurasoen jatetxe-arloko negozioetan egin zuen lan, fonda batean eta Kataluniako janari-jatetxe batean, hurrenez hurren.

Roca bere jatetxearen jabe da, Josep eta Jordi anaiekin batera. Kataluniar janarian espezializatu da jatetxea, baina abangoardiako teknikak erabiliz. Horretarako, teknika modernoen eta aplikazio berrien ikerketa plater tradizionalekin uztartzen du. Sukaldaritza estilo horri “tekno-emozionala” deitzen zaio.

Erabiltzen dituzten sukaldaritza-tekniketako batzuk hutsean egostea, lurringintza, destilazioa edo kea plateraren osagai eta prestaketaren parte gisa erabiltzea dira, besteak beste.

2013an Joan Rocak bere anaiekin eta Franc Aleu artistarekin “opera gastronomikoa” sortu zuen, hainbat genero artistiko eta gastronomia uztartzen dituen sorkuntza multisentsoriala.

Joan Roca