Kolaboratzaile kultural eta zientifikoak
Valle Salado » Ezagutu Gatz Harana » Babes-programa » Kolaboratzaile kultural eta zientifikoak
ABANTAILAK, ONURAK ETABABES-MAILA
Zer esan nahi du Gatz Haranaren kolaboratzaile kultural eta zientifikoa izateak?
- Munduan parekorik ez duen paisaia kultural baten leheneratze, kontserbazio eta balioespenari laguntzea eta horretan parte aktibo izatea.
- Euskal Herriarentzako proiektu estrategiko bat babestea, errentagarritasun ekonomiko eta sozialaren adibide dena.
- Esparru baten eta bere ingurunearen garapen turistiko, kultural, ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea, haien ondare- eta ingurumen-balioekiko begirune eta haien hedapen premisaren arabera.
- Aparteko balioa duen gatz-ustiategi baten garapen iraunkorrari laguntzea eta bizirik iraunaraztea milaka urteko lanbide eta kultura baten eta tradizio batzuen oroimena.
- Gatz Harana ezagutzea, bizitzea, babestea, ezagutzera ematea eta gozatzea, etorkizuneko belaunaldiei balio mugagabeko ondare- eta kultura-ondasuna uzteko asebetetzearekin.
Irudi korporatiboaren hedapena
- Interneten, gure webgunearen eta sare sozialen bidez.
- Zientzia eta kulturarekin zerikusia duten argitalpenetan.
Zein onura dakarkit?
- Gonbidapenak Fundazioaren ekitaldi eta gertakizun guztietarako.
- Deskontuak Gatz Haranera egiten diren bisita gidatuetan.