Iraganeko Aztarnak Lehen Hezkuntza
Valle Salado » Hezkuntza programa » Iraganeko Aztarnak Lehen Hezkuntza
Helburuak
Lurra iraganean populatu zuten izaki organikoekin lotutako fosilen azterketari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
Paleontologia bezalako diziplina zientifikoen ezagutza sustatzea eta arkeologia bezalako beste diziplina batzuetatik bereiztea.
Ondare historikoa, kulturala eta naturala ezagutzea eta balioestea.
Jasotako informazioa jarduera praktikoen bidez barneratzea.
Edukiak
Oinarrizko denbora-kontzeptuak: iragana eta oraina. Oinarrizko kontzeptuak paleontologian eta geologian: Fosilizazio prozesua.
Significado e importancia de las icnitas: el ejemplo del yacimiento de Salinas de Añana.
Ikniten esanahia eta garrantzia: Gesaltza Añanako aztarnategiaren adibidea.
Talde-lana, ikasteko prozesu eta metodo gisa.
Baloreak
Kultura zientifikoa: zehaztasun metodikoaren bidez zientziaren eremura hurbiltzen
laguntzen da, garapen pertsonala eta soziala hobetuz.Pentsamendu kritikoa eta sortzailea: haurren gaitasun sortzailea eta kritikoa suspertzea.
Erantzukizuna eta errespetua: taldean eginiko ikerketa lana estimatzea.
Naturarekiko sentsibilitatea: ingurumenarekiko eta haren kontserbazioarekiko interesa.
Nori zuzenduta dago
- LH maila guztiak.
Iraupena
- 60 minutu.
Hizkuntzak
- Euskara eta gaztelania.
Beharrak
- Lan-taldeen bidezko antolaketa.
Prezioa
Tarifa Gatz Haraneko erabilera anitzeko gelan: 60€.
Tarifa ikastetxeetan: 75€*.
*Kontsulta itzazu joan-etorrietako gastuak kontratatutako tailer kopuruaren arabera.Hezkuntza-proiektuaren lehen fase horretan, Arabako Lurralde Historikoko ikastetxeetan soilik egingo dira tailerrak.
BABESLEA:
Reserbatu zure tailerra:
945 351 111
Edo nahiago baduzu, erabili ondorengo formularioa zer behar duzun esateko, eta zurekin harremanetan jarriko gara.